logotype

Euskal mendietan aske hazitako txerrien produktoak

Kalitate Goreneko txerri baten ekoizpenean bost dira gure ustez betetzeko ezinbestekoak diren atalak

1. Txerrien genetika edo arraza, Basatxerri txerrien kasuan Duroc arraza %50 batean, arraza honen ezaugarriak mendirako gaitasuna eta haragiari ematen dion barne gantza izateko kapazitatea izanik.

2. Hiltzerako garaian txerriak duen adina eta pixua, Basatxerri txerriak zazpi hilabete eta erdi eta zortzi hilabeteen tartean hiltzen direlarik, kanalean 120 kilo inguruko pixuekin. Honi esker, haragiaren sendotasunean, xamurtasunean, barne gantzean eta pigmentu heminikoen kontzentrazio oso onak lortuz, haragia iberiko arrazako haragiarengandik hurbilago egonik, granjatan ekoizten diren beste txerri industrial txurietatik baino.

3. Zikiratzea, Basatxerri txerrien kasuan apote edo ar guztiei egiten zaien operazioa, honela emeak eta ar zikiratuak soilik ekoizten ditugularik, honela gantz gehiago lortzen delarik, batez ere giarretako barne gantza, usain eta zaporea hobetzen delarik, haragiaren lehortasuna ekiditen da, xamurtasuna hobetzen eta kontsumitzaileetan onarpen hobea lortzen da usain sexuala erabat sahiesten delako.

4. Ariketa fisikoa, animalien garapenerako ezinbestekoa eta basatxerri txerrien kasuan funtsezkoa, animali bakoitzak 350 m2tik gorako azalera izaten duelarik bertan aritzeko  gizentze prozesuan, honela haragiak pigmentazio handiagoa dauka, honek zapore eta usainetan duen eragin baikorrarekin eta honela haragi sendoagoak eta koloretsuagoak lortzen direlarik.

5. Mendian estentsiboki emandako elikaduraren garrantzia, gure txerrien kasuan animaliak mendietako belar, sastraka eta bertako basoen fruituak jan ditzaketelarik (pagotxa, ezkurra, gaztaina,…), honela gure haragiaren txerrikiak egiteko gaitasuna hobetuz, kontutan izanda gainera animaliak hazteko konplementuzko pentsua osagai naturalekin egina dagoela, %60tik gora zerealetan oinarritua, GAO lehengairik gabe eta inungo manteka edo subproduktorik erabili gabe.