logotype

Euskal mendietan aske hazitako txerrien produktoak

Basatxerriren helburua gure haragiaren kalitatea ahalik eta maila gorenekoa izan dadin nahi dugunez, gure aldetik egin ditzakegun guztiak helburu horretara bideratzen ditugu. Honela animalien hazkuntza kalitatearen oinarri izanda ere, animali horien prozesamentuan ere badaude kalitateari eragiten dioten beste ataka batzuk.

Hilketa eta zatiketa momentuan produktu ahalik eta freskoena lortzen saiatzen gera, honela Basatxerri ustiakuntza guztiak hiltegitik bi orduko bidaia baino gutxiagora daude eta hilketa aurretik barau jartzen direlarik animaliak gutxienez 15-18 orduz. Hilketa haragiaren kalitatea bermatzeko neurri guztiak betez egiten da eta zatiketa ere hiltegiaren aldameneko gela batean egiten da, kanalak mugitzea ekidinez. Honek gure haragien freskotasuna eta kalitatea ezin hobea izatea dakar. Haragi hauek gure bezeroetara edo txerriki desberdinak egingo diren artisau ekoizleengana, zatitu eta 12-36 ordu barruan banatzen dira, honela produktu guztiak freskotasun osoko haragiekin egin daitezkeelarik.

Txerrikien kasuan, denak euskal ekoizle artisauen instalakuntzetan lantzen dira, ahalik eta eraldaketa naturalena egiten duten artisauak bilatu dituularik, honela gure haragiak duen kalitatea bermatzen dugularik baita ere gure txerrikietan.