logotype

Euskal mendietan aske hazitako txerrien produktoak

Txerrikumeak hogei kilo dituenean mendira askatzen dira 145-150 kilo egiten dituenerarte, kalitatezko pentsu naturalak eta mendian aurki ditzakeenak jaten (batez ere belar eta sastrakak, baina baita ere ezkur, gaztain, pagotxa eta honelakoak). Behin gizendutakoan txerriak hiltegira eramaten dira eta hilketa egunetik bi egun barru banatzen dira bezero guztiengana (harategiak, urdaitegiak, fabrikak,…), produktuaren berezko kalitateari beste ezaugarri berezi bat gehituz, freskotasuna.

Gure animaliak Elkarteko zerbitzu tekniko berezkoekin kontrolatzen dira. Honetaz gain E.A.E.n gure txerriak Hazi Fundazioak egiaztatzen duen Eusko Labeldun Baserriko Txerri araudiaren barnean ekoizten dira. (euskolabel.net-era lotura). Modu ekologikoan ekoiztutako txerriak berriz ENEEK kontseiluak begiztatzen ditu.